SURBESTA ABESBATZA HONDARRIBIA
Surbesta  
  Hasiera
  Taldea
  Grupo
  Historioa Euskaraz
  Historia Castellano
  Argazkiak
  Bideoak
  Iritziak
  Berriak
  Kolaboradoreak
Historioa Euskaraz

Surbesta 1.984an Hondarribian sortu zen Alberto Lasa Ansalasen zuzendaritzapean, urte hartako Gabonetan abestera ateratzeko eta honela, egun hain ibilbide luzea daukan taldea osatzen hasi zen. Urte hartako esperientzia Gabon egunean eta Urtezaharrean abestera mugatu bazen ere, handik aurrera bere jarduna zabaltzen joan zen, Udalak antolatutako Olentzero lehiaketan parte hartuz eta Santa Ageda bezperan abestera atereaz besteak beste. Taldearen bitxikeri gisa, Urtezaharretan taldekideen artean antolatutako kopla lehiaketa aipatu behar da. Garai haietako Gabonetako irteeretan Surbesta 180 partaide edukitzera iritsi zen.

Talde honen ekimenez, 1.988an Surbesta Hondarribiko Jaiotza Biziduna antolatzeaz arduratu zen. Abesbatzak beregain hartutako ardura aipagarria da, batetik Jaiotzak kantuarekin zerikusi zuzena ez daukala kontuan hartuz eta bestalde, hirian zenbait urtetan zehar antolatu gabe egon zela kontutan hartuz. Gaur egun, Jaiotza Biziduna ikuskizun kuttuna da hirian eta urtez-urte partaidetza eta ikusleen aldetik harrera nabarmena dauzka.

Jarduera hauez gain, Surbestak hasiera-hasieratik Udalak urtero eta 1.990az gero antolatzen duen Herri Kanta Jaialdian parte hartzen du. Hasierako partaidetza Alberto Lasa Ansalasen eskutik egin zuen, taldeak jada ongi ezagutzen zuen zuendaria eta abesbatzen zuzendaritzan esperientzia zabalekoa (egun Hondarribiko Parroki-Abesbatza zuzentzen du).Bera izan zen hain zuzen ere, jarduera honen eragileetako bat. Hastapen haietan, Surbesta jaialdiko erreferente bihurtu zen, bai bere erregulartasunarengatik, baita bere jokamoldearengatik ere eta honela, inkontzienteki “Herribera” kanta taldearekin erlazionatzera eta nolabait taldearen nortasun seinale izatera iritsi zen.

2.001ean irundar neska gazte batek Surbestaren zuzendaritza beregain hartzeko adorea izan zuen: 19 urteko Leticia Vergara Pérezek hain zuzen ere eta aldi berean, Jaialdiaren historiako zuzendari gazteena bihurtu zen. Hurrengo urteetan, Leticiak taldea mantentzea lortu zuen eta erritmo korapilotsuenei beldurrik eduki gabe, abesbatzari barruan zeukan onena azalerazi zion. Surbesta lan horri eta gehiagori aurre egiteko gai zen. Leticiak abesbatza bat zuzentzeak dakarren lan nekeza ongi betetzeaz gain, Alberto bezala taldeari guztiz lotutako pertsonaia baten oinordekotza jasotzearen erronka ere bikain gainditu zuen

2.008 urtean, Leticiak (jada Irungo Ametsa Abesbatzako txikien abesbatzaren zuzendari) ordura arte Surbestako kidea zen Ander Ribes Lazkanotegiri eskaintzen dio lekukoa. Zuzendaritza aldaketa honek hala ere, abesbatza kideak kezkatu edo urduritu ordez, erronka berriaren aurrean motibatu egin ditu. Beste bat gehiago! Eta iristear daudenak.

Hau irakurri ondoren abesbatza batean abestu nahi baduzu, baina “ahots egokia” ez daukazulakoan bazaude. Ziur ez bazaude, eta agian kuriosidade hutsa badaukazu. Hau da, saiatu nahi izanez gero…zatoz Surbestara, mirariak egiten ditugu eta. Baina  batez ere une atseginak igaro, irripartsu egon eta abestea helburu badituzu, zatoz.


Erlojua  
   
Musika  
   
2615 visitantes (7396 clics a subpáginas)
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis